AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portland Cementos enpresako langileek greba egingo dute hitzarmen berri baten alde

Olaztiko plantako langileek lan-hitzarmena eraberritzearen eta plantilla gazteagotzearen alde egingo dute greba. Baliteke mugagabeko greba bilakatzea.

Astean zehar lanuzteak egiten ari dira Olaztiko (Nafarroa) Portland Cementos enpresako langileak. Astelehenean eten zuten ekoizpena eta, ordutik, lan-hitzarmenaren eraberritzea eta plantilla gazteagotzea exijitu dute, langileen artean batez besteko adina 50 urte ingurukoa baita. Horretarako, errelebo bidezko kontratu berriak proposatzen dituzte.

Lanuzteak bihar amaituko dituzte eta ekoizpenari berrekingo diote beharginek hurrengo astean. Hala ere, aldaketarik egongo ez balitz, uztailaren 19an greba mugagabera deituko dute.

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba eginen dute uztailean zehar
Uztailaren 14an, 23an eta 26an ere lanuzteak egingo dituzte langileek, udako azterketen sasoian. Hitzarmen berri baten alde ari dira borrokan, orain dela 11 urte iraungi baitzen azkena.