AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portugaleteko Sastraka gaztetxeari eraso diote

Astelehen gauez egin zioten eraso Sastraka gaztetxeari; espazioko kideek azaldu dutenez, gaztetxeko aretoari su ematen saiatu ziren.

Sare sozialetan zabaldutako bideoan ageri denez, Portugaleteko (Bizkaia) Sastraka gaztetxeko aretoak kalte larriak jasan ditu. Hainbat gune erre dituzte, eta horretarako erabilitako gasolinaz betetako bidoiak ere gaztetxean zehar sakabanatuta aurkitu dituzte.

Gaztetxeko kideek erasoa salatu dute; dozenaka pertsona batu ziren atzo, auzolanean, erasoaren ondorioz jasandako kalteak konpontzeko asmoz.

Elkarretaratzera deitu du Iruñerriko Kontseilu Sozialistak, Zentro Sozialistaren desalojoa salatzeko
Prentsaurreko bat egin dute arratsaldean Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek; igandean jakinarazi zuten Zentro Sozialista ireki zutela, eta gaur hustu du poliziak. Espaziorako sarbidea blokeatu eta eraikina indarrez hustu dutela salatu dute, baita jasandako jazarpen polizialaren berri eman ere. Elkarretaratzera deitu dute biharko; 19:00tan izango da protesta Gelbentzu kalean.