AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portugaleten emakume bat bortxatu du gizon batek, eta beste bi emakumeri eraso diete mutil lagunek Barakaldon eta Gasteizen

Bortxatua izan zen emakumeak ostegunean salatu zuen gertatutakoa Portugaleten. Egun berdinean, gizon batek bikotekideari eraso zion Gasteizko taberna batean; bestalde, emakume bati egin zion eraso mutil lagun ohiak haien etxebizitzan. Tratu txarrak jarraituak direla salatu zuen emakumeak.

Joan den ostegunean, urtarrilaren 6an, gizon batek bortxatu egin zuela salatu zuen emakume batek Portugaleten (Bizkaia). Duela hilabetetik ezagutzen dute elkar berak eta bortxatzaileak. Udaltzainen polizia-etxean jakinarazi zuenez, elkarrekin paseo bat eman ostean, bere etxebizitzara igotzea proposatu zion gizonak, eta han behartu zuen gero sexu-harremanak izatera.

37 urte ditu erasotzaileak, eta ostegunean bertan atxilotu zuten.

Beste bi eraso Barakaldon eta Gasteizen

Egun berdinean, beste bi erasoren berri eman zuten Barakaldon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba). Batetik, gizon batek bikotekide ohiari eraso zion Barakaldon partekatzen duten etxebizitzan; bien alaba adingabea ere haiekin bizi da han. Erasoa gertatu eta hainbat ordura salatu zuen gertatutakoa emakumeak, eta azaldu zuenez, jarraituak dira mutil lagun ohiaren partetik jasaten dituen tratu txarrak.

Aurreko ostegunean, bestalde, neska lagunari eraso zion gizon batek Gasteizko Koroatze auzoko taberna batean, 19:00ak aldera. Bi erasotzaileak atxilotu zituzten egunean bertan.

Berriki eraso matxista gehiago atera dira argitara, hain justu, bi herri horietan: Gasteizen, guztira, hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista dela-eta urtea hasi zenetik; Barakaldon, gizon batek emakume bat erasotu zuen taberna batean joan den urtarrilaren 2an.

Langile batek bizia galdu du bere lanpostuan, Barakaldon
La Casa del Electricista establezimenduan hil zen behargina joan den urtarrilaren 3an. 2021ean, gutxienez 62 langile izan ziren erailak soldatapean lanean ari zirela.