AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portugaleten emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek

Salaketa aurkeztu zuen erasotua izan zen emakumeak, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten erasotzailea.

Atzo, maiatzak 5, gizonezko bat atxilotu zuten Portugaleten (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak salatu zuen erasoa, eta Ertzaintzak ikerketa martxan jarri ostean, erasotzailea atxilotu zuen.

Aurreko igandean, maiatzak 3, emakume bati eraso egin zion gizonezko batek, Uharteko (Nafarroa) etxebizitza batean. Larunbatean, maiatzak 2, beste bi eraso izan ziren gutxienez, Barakaldon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa).

Emakume bat erail dute Angelun
Antza, 89 urteko gizonezko batek 83 urteko emaztea erail du Angelun, eta bere buruaz beste egin du gero. Bien gorpuak topatu dituzte etxebizitza batean, suzko arma berdinak hilak. Hainbat iturriren arabera, gizonezkoak hots egin die suhiltzaileei bere buruaz beste egin aurretik. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian izan den laugarren erailketa matxista da.