AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Presioari esker, lortu dute jokalari "israeldarrek" Sestaoko xake-txapelketan ez parte hartzea

Izena emanda zeuden jokalari denek egin diote uko Sestaora bertaratzeari. Palestinaren aldeko deialdiak zeuden eginak gaurko eta biharko.

Gaur hasiko da Sestaoko (Bizkaia) 40 Open Basque Country xake-txapelketa. Israelgo Estatuko zazpi jokalari zeuden lehiaketan izena emanda, baina duela bi egun, Palestinaren aldeko deialdiak eta adierazpenak argitara ateratzen ari ziren unean, izen-ematea bertan behera utzi zuten zazpi "israeldarretatik" hiruk. Gainerako laurek, ordea, parte hartzeko asmoz jarraitzen zuten gaur goizera arte.

Sestaoko Xake Klubak ez die parte hartzea ukatu: ez bertaratzera "gonbidatu" zituen; edo, parte hartzekotan, eskatu zien ez zezatela bandera sionistarekin egin, Nazioarteko Xake Federazioaren ikurrarekin baizik. Hasieran, etortzekoak ziren zazpi jokalarietatik lauk baztertu zuten eskaera, baina gaur goizean jakinarazi dute azkenean uko egin diotela lehiaketan parte hartzeari, presio sozialaren eraginez.

Palestinaren aldeko deialdiak

Hainbat kolektibok antolatu zituzten mobilizazioak egun hauetarako. Gaur arratsaldean, 16:00etan Sestaoko frontoi aurrera bertaratzera deitu zuen Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistak, sionisten parte-hartzearen aurka eta Palestinako erresistentziaren alde. Bihar eguerdirako, Sestao-Palestinak eta beste zenbait plataformak egin zuten mobilizazio-deialdi bat, 13:00etan Kaskoko Plazatik hastekoa zena.

EHKSk langileen haustura politikoa aldarrikatuko du, Espainiako 78ko erregimen burgesaren aurrean
Ekitaldi politikoa egingo du Zarautzen irailaren 27an, Gudari Egunean, eta Durangon mobilizatuko da abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Egunean.