AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat eraila Iruñeko espetxean

Astelehen goizaldean hil zen presoa, Iruñeko kartzelako emakumeen moduluan. Salhaketak azaldu duenez, zeldako kideak abisua eman arren, espetxeko arduradunen erantzuna ez zen "halako egoera batean espero daitekeen bezain azkarra izan".

Beste preso bat eraila izan da espetxean. Oraingoan, Iruñeko (Nafarroa) kartzelan gertatu da, astelehen goizaldean, emakumeen moduluan. "Dirudienez, presoaren zeldako kidea izan zen espetxeari abisua eman behar izan ziona, zeldako interfonoaren bidez, baina espetxearen nahiz bertako osasun profesionalen erantzuna ez zen halako egoera batean espero daitekeen bezain azkarra izan", azaldu du Salhaketak.

Elkarteak gogora ekarri du, duela bi hilabetetik, Nafarroako Gobernuaren eskumena dela espetxe horren kudeaketa, eta besteak beste, 24 orduz guardiako mediku bat jartzeko eta protokoloak berrikusteko eskatu dio.

Iaz, gutxienez 11 hildako Euskal Herriko espetxeetan

Espainiako Espetxe Erakundeen datuen arabera, iaz 204 preso izan ziren erailak Espainiako Estatuko espetxeetan.

Euskal Herriko kartzeletan, gutxienez 11 hildako izan ziren iaz; haietako bi, Iruñeko espetxean. Sei heriotza atera ziren argitara Zaballan (Araba), beste bi Martutenen (Donostian), eta bat Baionako (Lapurdi) presondegian.

Greba hasi dute Baionako ospitaleko anestesistek
Astelehenean greban sartu ziren Baionako ospitaleko 34 erizain anestesista, Frantziako Estatuko greba deialdiari erantzunez. "Aitortza ekonomiko eta arautua" aldarrikatzen dute, besteak beste.