AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat eraila Zaballan, urteko hirugarrena espetxe berean

32 urteko preso baten gorpua topatu dute gaur Zaballako kartzelan. Goizean aurkitu dute bere ziegan urkatuta; psikologoaren arreta bi aldiz ukatu zioten azkeneko hilabetean. Heriotza hau "ekidin zitekeela" eta kasu hauen aurrean "ezkutatze politika sistematiko" bat martxan dagoela adierazi du Salhaketa elkarteak. Aurreko urtean, gutxienez bost presok galdu zuten bizia Zaballan.

Gaur goizean 32 urteko preso bat aurkitu dute hilotz Zaballako (Araba) espetxean; bere ziegan urkatu da, kartzelako laugarren moduluan. Aurten espetxe horretan jazo den hirugarren erailketa da. Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, azkeneko hildakoa abuztuaren 4an lekualdatu zuten Iruñeko (Nafarroa) espetxetik Zaballara; aurrez, Iruñeko kartzelako erizaindegian zegoen. Azken hilabetean, presoak bi aldiz eskatu zuen arreta psikologiko profesionala eta bietan ukatu egin zitzaion, Salhaketaren arabera; soilik gizarte-langile batek artatu zuen. Heriotza hau "ekidin zitekeen tragedia bat" izan da, elkartearen esanetan.

Enegarrena eta sistematikoki ezkutatua

Hildako presoen zifra gorantz doa Euskal Herriko kartzeletan, eta bereziki, Zaballakoan; gehienak, "arrazoi ez-naturalengatik". Joan den urtean soilik, bost izan ziren espetxe horretan bertan eraildako presoak. Azkena, duela bi hilabete erail zuten 23 urteko presoa izan zen.

"Heriotza hauen inguruan, ezkutatze politika sistematiko bat dago, gehienbat, COVID-19 epidemiaren harira", dio Salhaketak. Horren adibidetzat jarri dute Espainiako Espetxe Erakundeak heriotzaren berri eman ez izana.

Grebara jo dute gaur ikasleek, 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' aldarripean
Ikasleek ere greba egin dute gaurkoan, eta jende ugari bildu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko mobilizazioetan. "Hezkuntzaren gaineko langile kontrola" aldarrikatu dute milaka pertsonak. IAk Iruñean ere deitu du elkarretaratzea gaurko, 20:00etarako.