AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat hil da Basauriko presondegian

Hilda agertu zen atzo Basauriko espetxeko ziegan, afalostean. Antza, aldi baterako sartu zuten ostiralean.

Preso bat hilda topatu dute Basauriko presondegian, bere ziegan. Ostiralean aldi baterako espetxeratu zuten, espetxealdi prebentiboa omen baitzen. 19:30tan afaldu zuten presoek eta, ondoren, 20:10ak aldera botikak eraman zizkioten presoari, ziegan hilik aurkitu zutelarik.

Antza, presoak suizidio arriskuaren froga egin eta emaitza negatiboa eman zuen, baina espetxeratuak bere buruaz beste egin zuen, EiTBren arabera. Halere, heriotzaren arrazoiak ez daude argi eta, beste hedabideen arabera, gertakariak ikertzen ari dira oraindik.

Protokoloa jarri zuten martxan atzo, zeinaren arabera "guardiako epaitegiari egoera jakinarazi eta, gero, epaileak zein auzitegiko-mediku taldeak gorpua eramateko prozesua abiatzen" duten. Familiak jaso zuen jakinarazpena une hartan eta, azkenik, Saileko Espetxe Ikuskaritzak izan zuen heriotzaren berri.

28 tokitan egingo dituzte aurtengo Gazte Topagune Sozialista aurkezteko saioak
Uztailaren 20tik 24ra bitartean izango da Gazte Topagune Sozialista, Durangon, eta asteburu honetan hasiko dira aurkezpen saioak. Bono orokorrak salgai daude jada.