AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat hil da Zaballan, aurtengo hirugarrena

Atzo hilda agertu zen Zaballako espetxean preso zegoen gazte arabar bat. Aurtengo hirugarren hildakoa da espetxe berean: otsailean beste preso bat zendu zen, eta urtarrilean, hirugarren bat.

Hala Bedi-k jakinarazi duenez, atzo, apirilak 2, Zaballako espetxean (Araba) preso zegoen gazte arabar bat zendu zen. Oraindik ez dute argitu heriotzaren zergatia, baina Espetxeetako Zuzendaritzak suizidiotzat jo du kasua.

Aurtengo hirugarren hildakoa da espetxe berean. Otsailean beste preso gazte bat zendu zen, eta kasu horretan ere, Espetxeetako Zuzendaritzaren hipotesi nagusiaren arabera, suizidioa izan zen kausa. Bestalde, urtarrilean hirugarren preso bat hilda agertu zen Zaballan. Heroina gaindosiaren ondorioz hil zen gazte bizkaitarra, eta heriotza gertatu zenean, preso daudenen artean %80ek baino gehiagok droga-mendekotasuna dutela azpimarratu zuten Salhaketako kideek. Honakoak "heriotza isilaraziak" direla salatu zuten: "Gehiago daudela badakigu".

Espetxean zendutako preso baten senideak urtarrilean azaldu zuenez, senideei "modu hotzean eta aseptikoan" ematen zaie heriotzaren berri. Zaballan urtarrilean hil zen presoaren senideen kasuan, asteburu osoa pasatu zuten gertatutakoaren inguruko ia berririk gabe. Salhaketako kideen esanetan, besteak beste, espetxeetako arduradunek oztopoak jartzen dituzte gorpua ikusteko edota zer gertatu den jakiteko.

Aitzol Gogorza euskal preso politikoa Basauriko espetxetik atera dute zigorra etxean betetzeko
Preso politiko errenteriarrak 20 urte egin ditu kartzelan. Falta zaion zigor zatia etxean beteko du, duen gaixotasun larria dela eta. Frantziar estatuan atxilotu zuten, eta 10 urte egin zituen bertan. Gero espainiar estatura mugitu zuten, eta Soto del Realen egon ostean, Basauriko kartzelan egon da preso gaur arte. Bestalde, Granadatik Darocara hurbildu dute Unai Lopez de Okariz