AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat hil da Zaballan, hirugarrena bi urte eskasean

Duela bi hilabete izan zen azken heriotza: hainbat egunez gaizki eta bakarrik egon ostean, bere zeldan urkatuta agertu zen preso bat.

Joan den asteartean, preso bat hil zen Zaballako (Araba) kartzelan. El Salto-k jakinarazi zuenez, bigarren graduan zeukaten gizonezkoa, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak dio "arrazoi naturalek eragin" dutela heriotza. Autopsiaren emaitzen zain daude hildako presoaren hurbilekoak.

Duela bi urte eskas eskuratu zuen Jaurlaritzak presondegien gaineko eskumena. Ordutik, lau presok galdu dute bizia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan; hiruk Zaballan, eta batek Martutenen (Gipuzkoa).

Duela bi hilabete inguru izan zen azken heriotza, azaroaren 26an, Zaballan. Zenbait egunez txarto eta bakarrik egon ondoren, bere ziegan urkatuta agertu zen 47 urteko preso bat. Salhaketak salatu zuen gertatutakoa.

Orain dela ia urtebete, 22 urteko preso gazte batek galdu zuen bizia Zaballan. Bera ere urkatuta agertu zen, isolatze-ziegan zeukatela. Bi egun eskasera, 57 urteko preso bat aurkitu zuten hilik Martutenen.

Ikasleak borrokan ari dira Grezian, unibertsitatearen pribatizazioaren kontra
Azken asteetan, kalea eta 250 fakultate inguru hartu dituzte Greziako ikasleek. Unibertsitate pribatuak sortzea ahalbidetuko duen lege-proiektu bat aterako du mahaira gobernuak, eta horrek geruzarik txiroenen sarbidea mugatuko duela salatu dute gazteek. Atzo bosgarrenez jo zuten grebara, eta orain arteko mobilizaziorik jendetsuenak izan ziren.