AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso euskal herritar bat hil zen Dueñasen otsailaren 4an

Dirudienez, osasun-arreta eskatu zuen hil aurreko egunetan, bularrean mina zuelako.

Preso bat hil zen Dueñaseko (Palentzia, Gaztela eta Leon) espetxean otsailaren 4an, eta, Salhaketa erakundeak jakinarazi duenez, Bizkaia zen bere "ohiko bizitokia". Antza, min bat sentitu zuen bularrean hil aurreko egunetan, eta osasun-arreta galdegin zuen. 43 urte zituen.

Erromoko Gaztetxea eta Nagusien Etxea eraitsi dituzte
Aste honetan hasi dira Erromoko Lope de Vega kaleko bi eraikinak botatzeko lanak, baina hainbat bizilagun eraikinen aurrean bildu ziren atzo, eraisketaren kontra protesta egiteko. Ertzaintza haien aurka oldartu zen; hainbat zauritu eta atxilotu bat izan ziren.