AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso politiko ohi bat jazarri dute Espainiako Poliziaren Gasteizko polizia-etxean

Pasaportea egitera joan da polizia-etxera preso politiko ohia, eta kalez jantzitako polizia-agente batek gela batera eraman ostean, galdekatu egin dute. Lau urteko haurrarekin zegoen.

Gaurkoan, martxoaren 31n, Espainiako Poliziak Gasteizen (Araba) duen polizia-etxe batera joan behar izan du euskal preso politiko ohi batek, pasaportea egiteko. Azaldu duenez, inolako arazorik gabe egin ditu agiri guztiak, baina bulegotik alde egitean, telefono dei bat jaso du. Polizia-agenteek telefonoz esan diote, pasaporterako izapideak egitean, ez dutela datu bat ordenagailuan sartu —bidalketa-datari zegokin datua—, eta bulegora bueltatzeko eskatu diote.

Hala egin du berak, eta berriz ere bulegora heltzean, pasaportea eskatu diote. Ordenagailuan daturen bat sartzeko itxurak egin dituzte eta, ustez lan hori amaitzean, geratzeko esan diote. "Orain itxaron ezazu, konpondu gabeko gauza bat duzu eta zurekin hitz egin nahi dute", adierazi dio agenteetako batek. Kalez jantzitako polizia bat hurbildu zaio orduan, eta gela batera eraman dituzte bera eta bere lau urteko haurra; biak elkarrekin joan dira polizia-etxera.

Hainbat galdera egin dizkiote gelan preso politiko ohiari; besteak beste, ea zertarako egin duen pasaportea, ea bidaiatzeko asmorik ba ote duen, ea nora, ea noiz, ea zenbat denboraz izango den kanpoan, ea islamiarrik ezagutzen ote duen, eta abar. Galderei erantzun behar izan die, eta azkenean, joaten utzi diete berari eta bere haurrari.

Kartzela-zigorrak ezarri dizkiete Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri
13/13 auziaren harira epaitu zituzten iaz Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta "erakunde terroristako kide izatea" leporatu diete. Absolbitu egin dituzte Julen Zelarain, Nerea Redondo eta Saioa Agirre.