AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso politikoen ahaideek bi auto-istripu izan dituzte asteburuan

Granadarako bidean izan da istripuetako bat, eta bestea, Altuben. Guztira, lau pertsona zauritu dira. Aurten, gutxienez, zortzi auto-istripu izan dituzte preso politikoen senide eta lagunek, haiek bisitatzeko egindako bidaietan.

Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak salatu duenez, bi auto-istripu jazo dira iragan asteburuan. Ostiralean izan zen lehenengoa, Granadarako bidean. Alboloteko espetxean (Granada, 840 km) preso dauden Ainhoa Mujikari eta Jon Olarrari bisita egitera zihoazen autoko bidaiariak. Bigarren istripua, aldiz, Altuben (Araba) izan zen, Villabonan (Asturias, 440 km) atxilo duten Olga Comes presoari bisita egin ostean. Adin txikiko bat zegoen bidaiarien artean.

Osotara, beraz, lau zauritu egon dira asteburuan, kalte larririk gabekoak guztiak. Halaber, Etxeratek azaldu duenez, bi istripu horiek zortzira igo dute aurten presoen ahaideek izan dituzten auto-istripuen kopurua. 30 urtean, 346 izan dira istripuak, gutxienez.

"Senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jarri, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortu, eta preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko" aldarria luzatu du oraingoan Etxeratek. Hala, istripu horiek salatzeko helburuarekin, elkarretaratzera deitu dute etzi Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Auzolan nazionalak egin zituzten atzo GKSko kideek, Azpeitian eta Arrigorriagan
"Gune sozialistak egokitzeko" helbururarekin, lan egun nazionalak izan ziren atzo Azpeitiko Esklabak eraikinean eta Arrigorriagako Jose Miguel BeƱaran gunean, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. GKSko kideek azaldu dutenez, "gazte langileok gure praktika politikoa aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa da horrelako espazioak egokitzea". Hala, iaztik hauspotzen ari diren "auzolanaren kulturari" helduz, auzolan gehiago ere iragarri dituzte.