AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Presoak dira Kaliforniako suteen aurkako lan-indarraren %30, egunean 10,24 dolarrerainoko soldatekin

900 preso baino gehiago ari dira lanean suteengatiko larrialdietan. 5,8 eta 10,24 dolar artean irabazten dute egunean, suhiltzaile profesionalek baino lau aldiz lesio-aukera handiagoarekin.

Kaliforniako (AEBak) baso-sute suntsitzaileen testuinguruan, preso dauden pertsonak suhiltzaile modura aritzeko programak funtsezko tresna bihurtu dira. Kaliforniako Zuzenketa eta Errehabilitazio Departamentuaren (CDCR, ingelesez) arabera, estatuko suhiltzaileen %30 inguru dira presoak, eta egunean 5,8 eta 10,24 dolar artean baino ez dituzte jasotzen beren lanagatik. Parte-hartze horrek zigorrak kommutatzea eta "birgizartzeratzeko" ziurtagiri erabilgarriak lortzea ahalbidetzen dien arren, AEBetako Askatasun Zibilen Batasunak, Vera Institutuak eta beste hainbat erakundek kritikatu dituzte presoek jasan beharreko lan-baldintzak eta euren prestakuntza falta. Gainera, aske geratu ostean oztopoak izaten dituzte suhiltzaile profesional gisa lanposturen bat lortzeko.

Chicagoko Unibertsitateko txosten baten arabera, suhiltzaile lanetan ari diren presoek lau aldiz aukera gehiago dituzte lesioak izateko, behargin profesionalek baino. Eta badirudi horren truke lortutako onura ekonomikoak eta legalak ez direla nahikoak arriskuak konpentsatzeko; izan ere, dozena bat pertsonak baino ez zituzten baliatu AB 2147 Legeak, 2020an ezarri zenetik, eskainitako lan-aukerak.

Amurrion, lanean ari ez zen ertzain batek arma batekin mehatxatu ditu gazte batzuk
Lagun batzuk lokatzean harrapatuta geratu ziren ostiral gauean, kotxean zihoazenean: ertzainak matrikulei argazkiak egin, arma atera eta gazteetako bat kolpatu zuen.