AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Presondegietako suizidio tasak gora egin du 2020an

Isolamenduak eta COVID-19ari lotutako neurriak jotzen dituzte suizidioen gorakadaren faktore nagusitzat Espainiako instituzioek.

Pandemiaren testuinguruan, 2020an gora egin du presoen suizidio tasak Espainiako Estatuan; izan ere, iturri ofizialen arabera, 2019an 42 pertsonak egin zuten euren buruaz beste kartzeletan eta, 2020an, 51k. Hala, 2010etik 2019ra bitartean jada hazi zen tasa gainditu zen aurreko urtean. Urte honetan 11 kasu izan dira dagoeneko.

Antza, kasuek isolamendu egoeran dauden presoekin dute lotura nabarmenena, eta aurretiko suizidio saiakerak zein autolesioak nagusitzen dira preso horiengan. Pandemiaren krisiak presoen egoera eta baldintzak okerragotu ditu, kartzela askotan abuztutik bertan behera utzi baitituzte, esaterako, aurrez aurreko bisitak, presoak bakartuz eta harremanak ukatuz haien gertukoekin.

Hala ere, suizidio tasaren inguruko datu horiek presondegi-instituzioek emandakoak dira. Beraz, gaindosiagatik hiltzen diren presoen hilketak ez dira zenbatzen —besteak beste—, ez baita aztertzen horiek suizidio kasuak diren edo ez. 2019ko datuek, adibidez, 25 gaindosi kasu erregistratu zituzten.

Olarizuko etxe okupatuetako bizilagunak jazartzen jarraitzen dute, eta Gasteizko Udalak epaitegietara joko du etxebizitzak husteko
Udaltzaingoa eta eraikuntza arloko enpresa bat atzo bertaratu ziren Olarizu auzora, etxebizitzak hormatzen jarraitzeko; hala, bi bizilagun etxegabetu zituzten. Okupatuta dauden azkeneko etxebizitzak hustea da udalaren asmoa, eta aurki jarriko du martxan eskabidea epaitegietan.