AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Prest da Zumaiako Etxape Zentro Sozialistaren urteurrenaren egitaraua

Otsailaren 8an izango dira bigarren urteurrenari lotutako ekimenak, tartean, gimnasioaren inaugurazioa. Oso presente izango da Balenciagako langileen borroka.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak prest du jadanik eskualdeko Zentro Sozialistaren bigarren urteurrena ospatzeko egitaraua: otsailaren 8rako antolatu ditu ekimenak. Egun osoko egitaraua izango da, eta bereziki presente egongo da Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolako beharginen borroka, lantokiaren itxieraren kontra ari baitira buru-belarri.

10:30ean hasiko da Etxape Zentro Sozialistaren urteurrenaren egitaraua. Gaur egun liburutegia, errefortzu-eskolak eta etxebizitzari nahiz lan-esparruari buruzko aholkularitza-bulegoak dituzte martxan bertan, baina proiektu berri bati ekingo diote orain: gimnasioa. Hala, otsailaren 8an, gimnasioaren inaugurazioarekin eta autodefentsa tailer batekin emango diote hasiera egunari.

11:00etan, Balenciagako langileekin elkartasunez, pankartak egiteko saio bat ere izango da zentroan. 12:30ean, berriz, faxismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute, Faxismoaren gorakadaren aurrean, klase-batasuna! lelopean. Horren ondoren, 14:00etan, Balenciagako langileen aldeko elkartasun-argazki bat aterako dute.

14:30ean hasiko da bazkaria, eta Iagomagok girotuko du gero arratsaldea, magia ikuskizun batekin. 16:30etik aurrera arituko da. Jarraian, egunari amaiera emateko, txokolatada bat egongo da.

Horretaz gain, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak azaldu du erakusketa bat ere izango dela Etxapen egun guztian zehar: 1937-2025. Zumaiatik kanporatutako herritarrak gogoan du izena bildumak.

EHUko errektore kargua hartu du Joxerramon Bengoetxeak
Errektoretza-talde berriak hainbat erronka zehaztu ditu 'Denon artean' programan. Azaroaren amaieran izan ziren hauteskundeak, eta abstentzioa nagusitu zen berriz: errolda osoaren %78 eta ikasleen %85 abstenitu ziren.