AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Productos Tubulareseko langileek hirugarren greba eguna egin dute gaur

Maiatzaren 17an, 18an eta 19an jo zuten grebara eta hurrengo hilaren 1ean, 2an, 3an eta 4an ere hala egingo dutela aurreikusi dute. Hitzarmena berritzearen, baldintzak hobetzearen eta plantilla berritzearen alde mobilizatu dira.

Productos Tubulares —Tubos Reunidos enpresa taldearen parte da— hodigintza enpresako langileek greba egingo zutela jakinarazi dute aurreko asteetan, eta sindikatuek azaldu dutenez, babes zalaba izan du deialdiak. Aste honetan hiru egunez egin dute greba beharginek —maiatzaren 17tik 19ra—, eta hurrengo hilabetean ere mobilizatzen jarraituko dute. Hain zuzen, ekainaren 1etik 4ra egingo dute greba berriz.

Eskaerak eta gatazka

Lan-hitzarmen berri bat exijitzen dute beharginek, lau urte bete baititu azkenekoak. Langileen arabera, hiru baldintza nagusi bete beharko lituzke hitzarmenak. Alde batetik, "galdutako erosahalmena" berreskuratzea; bestetik, plantilla "berritzeko neurriak hartzea"; eta azkenik, zuzendaritzak enpresako proiektuaren berri ematea, informazioa "ezkutatu" duela salatu baitute.

Gainera, langileen soldatak izoztu dituzten bitartean, enpresako presidenteari ordainsari "neurrigabea eman diotela" gaitzetsi dute beharginek. Izan ere, 450 mila euro inguru kobratzen ditu urtean, eta 160.000 euroko hobariak ere jasotzen ditu; hartara, "administrazio kontseiluaren ordainsariak %81 igo" direla salatu dute langileek.

Inditexeko 79 behargin daude kaleratze arriskuan Hego Euskal Herrian
Itxierek eta kaleratzeek ez dute etenik arropa dendetan. 'Online' salmenta sustatzeko planaren barruan, Eibarko Stradivarius eta Garberako Zara Home ere itxi egin nahi ditu Inditexek; horrekin, Hego Euskal Herrian 79 lirateke kaleratze arriskuan dauden langileak. H&M multinazionalak ere 56 behargin kanporatu nahi ditu.