AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Proletarioa da Hego Euskal Herriko biztanleen %56

Ikerketa Sozialisten Institutuak klase-osaeraren inguruko ikerketa bat kaleratu du eta, besteak beste, 2007tik iraupen luzeko langabeen kopurua bikoiztu dela argitu du.

Urtarrilaren 12an aurkeztu zuten Ikerketa Sozialisten Institutua (ISI), eta bere lehen ikerketa-lana kaleratu du jada: Euskal Herriko klase sozialen kuantifikaziora hurbilpena. Helburua izan da, "eskura dauden azken datu estatistikoekin, egungo euskal gizartearen geruzen kuantifikazioa" lantzea.

Ikerketak eskainitako datuen arabera, Hego Euskal Herriko biztanleriaren %55,71 proletarioa da, %41,65 langile-aristokraziaren parte da eta %2,64 kapitalista. Hau da, euskal gizartearen alderdirik handiena proletalgoa da, eta ehuneko 14 puntu baino gehiagoko aldea ateratzen dio langile-aristokraziari.

Hego Euskal Herriko biztanleriaren %55,71 proletarioa da, %41,65 langile-aristokraziaren parte da eta %2,64 kapitalista

Langileen goi-geruza horri dagokionez, zein egitura duen ere aztertzen du ikerketak. Finantza- edota higiezin-aktiboen jabe direnak biztanleria osoaren %9,97 dira, negozio txikiren bat dutenak edo autonomoak direnak %1,40, pentsionistak %7,70, eta gazteak edo ikasleak direnak %1,45. Geruza horretako talderik handiena, baina, euren lan-indarraren baliotik gorako sarrerak dituzten soldatapeko langileena da (%21,13).

Lanaren egitura

Ikerketak lan-egituraren bilakaera ere aztertzen du, 2007-2023 artean. Urte horietan, Hego Euskal Herrian zegoen kooperatibista kopurua erdia baino gutxiagora murriztu da (%2,50etik %1,07ra), autonomoen kopurua heren bat murriztu da (%11,61etik %8,38ra) eta etxeko lanengatik soldatapeko lanik gabe zeudenen kopurua ere ia erdira murriztu da (%30,59tik %17,30era).

Handitu diren lanbide bakarrak sektore publikoari loturikoak izan dira: lanpostu finkoa dutenak ia heren bat gehiago dira, bai eta aldi baterako lanpostua dutenak ere

Kopuruari dagokionez handitu diren lanbide bakarrak sektore publikoari loturikoak izan dira: lanpostu finkoa dutenak ia heren bat gehiago dira (%13,33tik %17,49ra igo da ehunekoa), bai eta aldi baterako lanpostua dutenak (langile publikoen gehiengoa, alegia) ere (%33,04tik %43,36ra egin du gora proportzioak).

2007tik gehien hazi den taldea, bestalde, iraupen luzeko langabeena da; hau da, lan bila egon arren, bi urte baino gehiagoz langabezian dirautenena. Mota horretako langabeen kopurua %98,29 hazi da; hortaz, bikoiztu egin da kopurua (%14,07tik %27,91ra igo da).

Gehien hazi den taldea [...] iraupen luzeko langabeena da; hau da, lan bila egon arren, bi urte baino gehiagoz langabezian dirautenena
Telegram blokeatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Mediaset, Atresmedia, Movistar eta Egeda enpresen eskaerari men egin dio Santiago Pedraz epaileak. Aplikazioak egile-eskubideek babestutako edukia daukala hartu dute aitzakiatzat hura zarratzeko.