AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Prostituitzera behartu dituzte lau emakume Donostian eta Gasteizen

Hiru proxeneta atxilotu dituzte bi hiriburuetan eta Errenterian. Hainbat pisutan eta festa pribatuetan aritu behar izan dute prostituzioan sarean harrapatutako emakumeek.

Donostian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba), sexu-esplotaziorako sare batek gutxienez lau emakume behartu ditu prostituzioan aritzera. Berriki egin dute esplotazio-sare horren kontrako operazio bat: hiru proxeneta (bi emakume eta gizon bat) atxilotu dituzte aipatutako bi hiriburuetan eta Errenterian (Gipuzkoa).

Hain zuzen ere, Donostiako etxebizitza eta lokal banatan eta Gasteizko bi etxetan eta ile-apaindegi batean izan dira miaketak. Itxura denez, pisu horietan aritu behar izan dira prostituzioan sarean harrapatutako emakumeak, baita festa pribatuetara egindako irteera hitzartuetan ere. Nazionalitate desberdinekoak dira lau emakumeak.

Haiek aurkeztu zuten salaketa bat jasaten ari zirenagatik: udaberrian azaldu zuten prostituzio-sare batean harrapaturik zeudela. Euren esplotatzaileek nortasun-agiriak kendu zizkieten, eta noiz eta nora irteten ziren kontrolatzen zuten. Prostituzioan aritzetik eskuratutako dirua ere proxenetek hartzen eta kudeatzen zuten.

Beste kasu bat Barakaldon

Berriki atera da argitara Barakaldon (Bizkaia) gertatutako beste kasu bat: bi esplotatzailek emakume bat bahitu eta prostituzioan jardutera derrigortu dute, 21 egunez. 47 gizonekin behartu dute sexu-harremanak izatera, kondoirik gabe eta drogak hartuta.

Bi langile hil dira, Leotzen eta Loiun
Telefono-poste batetik amildu da behargin bat Leotzen, eta teilatu batetik jausi da beste langile bat Loiun. Aurten, gutxienez 47 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.