AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestak Hego Euskal Herriko hainbat lantokitan, "osasunaren, enpleguen eta lan baldintzen defentsan"

"Osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen" defentsan, "haserrea" erakutsi eta protestak egin dituzte gaur zenbait lantegitan. Martxan dauden sektoreetan bizi dituzten baldintzak salatzeaz gain, gogorarazi dute kasu askotan abian direla aldi baterako kontratua zuten langileen kaleratzeak, behartutako oporraldiak edota enplegu erregulazio dosierren bidezko kaleratzeak.

Gaur, martxoak 27, protestak egin dituzte Hego Euskal Herriko hainbat lantokitako beharginek, "osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen defentsan". Covid-19 birusaren hedapenak sortutako larrialdia dela-eta, sektore ugaritako langileek erakutsi dute gaur haien "haserrea", lanuzte, elkarretaratze nahiz mobilizazio bidez. Esaterako, osasungintzako langileek, adinekoen egoitzetakoek, garbitzaileek, supermerkatuetakoek edota anbulantzietako gidariek plazaratu dituzte gaur haien aldarriak.

Industrian jarduten duten hainbat behargin ere batu dira mobilizazioetara. Tartean, Sidenor enpresak Basauri (Bizkaian) duen fabrikara Ertzaintza bertaratu da, eta protesta egitea galarazi die langileei.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek aste honetan egin dute gaur mobilizatzeko deialdia, Haserre gaude izenpean.

Ziurgabetasuna

Salbuespen egoeraren barruan, dagoeneko martxan dira aldi baterako kontratua zuten langileen kaleratzeak, behartutako oporraldiak edota enplegu erregulazio dosierren bidezko kaleratzeak. Azkenengo datuen arabera, 108.648 behargini baino gehiagori eragingo diete erregulazio txostenek.

Apirilean 30 urte beteko dituzte espetxean Jakes Esnalek, Frederic Haranburuk eta Ion Parotek
1997. urtean bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri zieten hiru preso politikoei, Frantziako Estatuan. Apirilaren 4an beteko dituzte 30 urte giltzapean; 1973. urteko zigor kodearen arabera, preso orok gehienez 30 urte egin ditzake espetxean. Orain arte, behin eta berriro ukatu zaie baldintzapeko askatasuna hirurei.