AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestak izan ziren atzo, Zaldibarko zabortegian eraildako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileen omenez

11 hilabete igaro dira Zaldibarko hondakindegian luizia gertatu eta bi beharginak lur azpian geratu zirenetik. Atzo hainbat mobilizazio egin zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako sei udalerritan, 'Zaldibar argitu! 11 hilabete' izenpean. 2020an 70 baino gehiago izan ziren haien lanpostuetan bizia galdu zuten langileak.

Atzo, urtarrilak 6, elkarretaratzeak izan ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako sei udalerritan, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak desagertu eta 11 hilabetera. Zaldibarko, Eibarko (Gipuzkoa), Zallako (Bizkaia), Ermuako (Bizkaia), Etxebarriko (Bizkaia) eta Elgetako (Gipuzkoa) ehunka bizilagun kalera atera ziren atzokoan, bi erailketen gaineko "erantzukizunak" eskatzeko. Beltranek lur azpian desagertuta jarraitzen duela ere salatu zuten protestetan.

Azkeneko hilabetean zehar hainbat salaketa egin ditu Zaldibar Argitu plataformak. "Herritarren osasun-kezkek ez dute erantzunik izan eta erantzukizun politikoak argitu gabe daude oraindik. Gainera, zabor politikak berdin jarraitzen du", adierazi dute plataformako kideek.

BASAKERIA

Beltranekin eta Sololuzerekin batera, Euskal Herrian beste 70 langile erail zituzten haien lanpostuetan 2020an, gutxienez. Urteko azkenekoa izan zen, abenduaren 29an, Murgako (Araba) Aianox enpresan bizia galdu zuen behargina.

Manifestaziora deitu du Azpeitian Kontseilu Sozialista Urola Erdiak, 'Garai ilunetan antolakuntzaren indarra' lelopean
Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak urtero antolatzen zuen mobilizazioaren lekukoa hartuz, "burgesiaren ofentsiba kapitalista salatzeko" eta "langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzeko" manifestaziora deitu du Kontseilu Sozialista Urola Erdiak, urtarrilaren 16rako. 19:00etan abiatuko da Azpeitiko plazatik.