AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestara deitu du Gasteizko Itaiak, atzeman duten sexu-esplotaziorako sarea dela-eta

Gaur izango da elkarretaratzea, 19:00etan, Gasteizko Faroloian. Atzo jakinarazi zuten sexu-esplotaziorako sare bat aurkitu dutela Gasteizen, hainbat emakume, nagusiki migratutakoak, prostituitzera behartu dituena.

Hainbat emakume prostituzioan aritzera behartu dituen sare bat atzeman dute Gasteizen (Araba), atzo argitara atera zenez. Proxenetetako bi, 68 urteko gizonezko bat eta 47 urteko emakumezko bat, atxilotu egin dituzte berriki: hamahiru orduz jarraian prostituzioan jardutera derrigortzen zituzten emakumeak, atsedenik gabe. Gehienbat, migratutako emakumeak dira sare horretan harrapatutakoak.

Horren harira, Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protesta bat antolatu du gaurko, hilaren 24rako. Faroloian izango da kontzentrazioa, 19:00etan hasita.

"Sexu-esplotazioak emakume langileon gorputza merkantilizatzen du eta objektu sexual bihurtzen gaitu, indarkeria matxistarako baldintzak jarriz", seinalatu du Itaiak, gertatutakoaren harira.

Lanean ari ez direnean ere armak eraman nahi dituzte ertzainek
"Alerta yihadista" aitzakiatzat hartuta, armatzeari lotutako neurriak exijitu dituzte Ertzaintzako polizia-agenteen sindikatuek.