AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestara deitu du Iruñerriko Itaiak, Burlatan izan den azken eraso matxista salatzeko

Aurreko asteburuan, emakume bat itotzen saiatu zen gizonezko bat, eta Itaiak mobilizazio bat antolatu du gaur iluntzerako. Beste hainbat eraso ere izan dira Iruñerrian azken egunetan.

Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolalunde Sozialistak protesta bat antolatu du gaur arratsalderako, Burlatan izan den azken eraso matxista salatzeko. Izan ere, aurreko ostiralean, emakume bat itota hiltzen saiatu zen gizonezko bat. Itxura denez, elkarrekin bizi ziren biak, Burlatako etxebizitza batean.

Gaur iluntzerako deitu du mobilizatzera Itaiak: 20:00etan udaletxe aurrera bertaratzeko deia egin du, Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean.

Azken egunetan, beste hainbat eraso matxistaren berri ere eman dute Iruñerrian: beste zazpi eraso izan dira asteburuan, gutxienez. Tuteran ere bi emakumeri eraso diete asteburuan.

Greban daude Baionako zamaketariak eta Bilboko Uberreko eta IrunBuseko gidariak
Uber enpresako langileek ekainaren 17tik 30era egingo dute greba, soldata-igoerak eta lanorduetan hobekuntzak lortzeko. "Esklabotza-egoeran" daudela salatu dute. IrunBuseko langileek, berriz, kontratua betearaztea eta soldatak hobetzea exijitu dute. Baionako portuko zamaketariek erretreta ez atzeratzea aldarrikatu dute; 60 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea dute gaur egun, baina muga hori 64 urtera atzeratzeko asmoa du gobernuak.