AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestara deitu du Itaiak, Donostian salatu den azken sexu-erasoa dela-eta

Ostiral goizaldean eraso zion emakume bati gizon batek. Erasoa gaitzesteko, elkarretaratze bat antolatu du Itaiak bihar arratsalderako.

Donostian (Gipuzkoa) sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek aurreko astean. Zehazki, ostiral goizaldean egin zion eraso gizonezko batek. Hori dela-eta, elkarretaratze batera deitu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Biharko egunez izango da protesta, asteazkenean, 19:00etan. Ordu horretarako Bulebarrera bertaratzera deitu dute Itaiako kideek.

Asteburuan, bost erasoren berri eman dute Gasteizen
Bost gizonezko eta emakume bat atxilotu dituzte asteburuan, hainbat erasori lotuta.