AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Protestara jo dute Melesurreko langileek, Bilbon lanean bizia galdu duen beharginaren erailketa salatzeko

Urtarrilaren 12an hil zen Trapagarango enpresarentzat soldatapean aritzen zen langilea, goi tentsioko dorre batean lanean ari zela.

Trapagarango (Bizkaia) Sistem Melesur Energia enpresako langileek lanuztea eta elkarretaratzea egin zituzten atzo, urtarrilak 13, asteartean bizia galdu zuen langilearen hilketa salatzeko. Lan istripurik ez lemapean batu ziren beharginak.

Aurten, lanean ari zela eraila izan den lehenengo langilea da Euskal Herrian. Sindikatuen aurreko urteko datuen arabera, lanpostuetan 70 erailketatik gora izan ziren 2020an.

550 egun bete dituzte greban Novaltia farmazia-enpresako langileek
Novaltiako Bizkaiko beharginek urte eta erdi daramate greban, lan-hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Gaur, elkarretaratzea egin dute Bilboko Blanco Arce farmaziaren aurrean.