AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

PSE-EEk ez du autonomia-estatutuari buruzko testua onartuko, "legetik kanpoko zerbait sartzen badute"

Esan du, baina, "muinean" eta "garrantzia daukaten gauzetan" ados daudela talde politiko guztiak.

"Estatus berria" deiturikoari buruzko eztabaida mahai gainean dago EAEn. Autonomia-estatutua berritzeko asmoa erakutsi dute alderdi politiko nagusiek, eta, azken asteetan, auziari buruz hitz egiten ari dira berriz bai EAJko bai EH Bilduko politikariak. Jeltzaleen buru Aitor Estebanek berriki zioen abendurako "zerbait edukitzea" dela euren asmoa, "Euskadi mailan ados jartzea" pausorik "errazena" dela iritzita. EH Bilduko Arnaldo Otegik ere erakutsi du "akordiorako borondatea" hilabete honen hasieran.

Eneko Anduezak, dena den, baikortasuna zalantzan jarri du nolabait. Aste honetan egindako adierazpenetan esan du alderdi guztiak "muinean" eta "garrantzia daukaten gauzetan" ados daudela, baina PSE-EEk ez duela autonomia-estatutuari buruzko testu berria onartuko, "legetik kanpoko zerbait sartzen badute". Kasu horretan "PSE-EEk ez du testua babestuko", Anduezaren esanetan.

Presoak kontrolatzeko, enpresa sionista bat dauka kontrataturik Jaurlaritzak
Gobernuak beste urtebetez luzatu du Israelgo Attenti Electronic Monitoring enpresarekin daukan kontratua, kontrol telematikorako.