AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

PSGko hamabi zale faxista atxilotu dituzte, realzaleei eraso egin nahi zietelakoan

Realeko hainbat zale Les Halles auzoko taberna batean zeudela atzeman zituzten faxistak, burua lepoko beltzez estalita zutela. Aldarrikatu zuten "eskuin muturrekoak" direla.

Realak eta Paris Saint-Germainek (PSG) bart neurtu dituzte indarrak, Parisen. Hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez, futbol norgehiagokaren atarian, astearte gauean, PSGko hamabi zale faxista atxilotu zituzten hirian. Zenbait realzaleri eraso egiteko asmoa zutelakoan eraman zituzten atxilo.

Izan ere, Realako hainbat zale Les Halles auzoko taberna batean zeudela, inguruan atzeman zituen PSGko faxistak Poliziak; taberna horretatik metro gutxira zeuden. Burua estalita zeramaten, lepoko beltzekin, eta "eskularru militarrak eta material piroteknikoa" ere bazeramatzaten. Itxura guztien arabera, realzaleei eraso egiteko asmoa zuten. "Eskuin muturrekoak" direla aldarrikatu zuten atxilotuek.

Gaur epaituko dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea, artikulu batean AEBen blokeoa salatzeagatik
Madrilen egingo diete epaiketa José Manzaneda kazetariari eta Euskadi-Cubaren legezko ordezkaritzari: sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen dituzte eurentzat. Prisoners Defenders elkarte antikastristak jarri du salaketa, "kalumniak, irainak eta gorrotoa sustatzea" leporatuta.