AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Puntu gorenera heldu da aurtengo Gazte Topagune Sozialista

Aurtengo hitzaldi sortaren azken bi saioak izan dira gaur goizean, baita bazkari nagusi bat ere. 18:00etan egingo dute aurtengo ekitaldi politikoa, eta kontzertuak eskainiko dituzte horren ostean.

Asteazkenean hasi zen 2022ko Gazte Topagune Sozialista, eta azken egunetan, elkargune sozialista bat izan da Durango (Bizkaia). Hiru egunen ostean, baina, azken txanpara heldu da Gazte Topagune Sozialista, gaur izango baita azken eguna. Goizean, beraz, edizio honetarako antolatutako hitzaldi sortaren azken bi saioak egin dituzte Gune Nagusian, Landako Gunean: Koiuntura ekonomiko-politikoa eta estrategia komunista. Hainbat tesi politiko hitzaldia lehenengo, eta Mugimendu Sozialista nazioartean. Internazionalismoaren tesiak eta haustura prozesuak ondoren.

Gaurko, bestalde, bazkari nagusi bat antolatu dute Gune Nagusian, eta han elkartzeko aukera izan dute bertaratutako gazte guztiek. 18:00etan, berriz, aurtengo ekitaldi politikoa egin dute toki berdinean.

Horren ondotik hasi dira musika emanaldiak, bi gunetan banatuta: Gune nagusian zein Sutegian izan dira kontzertuak. Rodeo, Ziakhus & Durum Solo Karne, Hoke & Louis Amoeba eta J Martina aritu dira Gune Nagusian, eta Siroko, Lemak, Konorte eta Igitaia taldeak Sutegian.

Ikusi hemen Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua, osorik
Hausnarketa politikoak, tailerrak eta aisialdirako eskaintza, Gazte Topagune Sozialistaren hirugarren egunean
Borroka ideologiko eta kulturalaz nahiz espazio sare sozialistaz jardun dute gaurko hitzaldietan, eta zenbait diziplina lantzeko tailerrak izan dira arratsaldean. Bihar egingo dute ekitaldi politiko nagusia, 18:00etan, Landako Gunean.