AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Radio Teresa sortu dute Gasteizen, koiuntura politikoaren auzi ezberdinei ahotsa emango dien podcasta

'Radio Teresa, frente a la desinformación burguesa' izeneko irratsaioa jarri dute martxan Gasteizen, koiuntura politikoaren auzi ezberdinak aztertu eta horren bidez "ekarpen politikoa" egin asmoz. Egunero argitaratuko dituzte saioak 'Radio Teresa Gasteiz' YouTube kanalean, 20:30ean.

Radio Teresa, frente a la desinformación burguesa irratsaioa sortu berri dute Gasteizen (Araba). Izenak dioen modura, "desinformazio burgesari aurre egin" asmoz jarri dute abian, "salbuespen egoera honetan, koiuntura politikoaren hainbat auziren inguruko analisia egitea" helburu. Hala nola, osasun-krisialdia, etxebizitzaren problematika edota emakume langileen egoera landuko dituzte, "ekarpen politikoa" egiten ahalegintzeko.

Egunero izango da martxan podcasta, astelehenetik igandera, 20:30etik aurrera. Radio Teresa Gasteiz Youtube kanalean entzun ahalko dira saio guztiak.

Bestalde, irratsaioa bera hedatzeko, Twitter kontua sortu dute Radio Teresako kideek. Saioak entzuteko estekak partekatzeaz gain, podcastari lotutako berri guztiak zabalduko dituzte kontu horren bidez.

Ertzaintzaren bortizkeria eta atxiloketa arbitrarioak salatu dituzte Bilboko hainbat auzotan
"Polizia gehiegikeriak" eta "abusuak" salatu dituzte Bilboko San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan, tartean, udaltzainen eta ertzainen identifikazio eta atxiloketa arbitrarioak, nahiz tratu txarrak. Atzo sare sozialetan hedatu zen kasuetako bat, bideoan jasoa: gazte bat eta emakume bat kolpatu eta atxilo eraman zituen Ertzaintzak San Frantziskon. Lehendik ere auzo horietan "bazterkeria eta pobrezia" bizi bazituzten ere, azken asteotan egoera larriagotu dela azaldu dute.