AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Realeko hainbat zale zauritu dituzte Lazioko faxistek

Erroman, realzaleen kontra modu antolatuan jo dute naziek: zenbait pertsona sastakatu eta kolpatu dituzte. Europako jarraitzaile talderik nazienetako bat dauka Laziok.

Laziok eta Realak gaur neurtuko dituzte indarrak Erroman (Italia), Europa Ligaren barruan. Realeko zale ugari bertan dira jadanik, eta bart egin diete eraso Lazioko faxistek, modu antolatuan. Erasorako material eta arma ugari hartuta, realzaleen kontra oldartu dira 80 bat nazi: Realeko gutxienez hiru jarraitzaile labanaz sastakatu dituzte faxistek (dirudienez behin baino gehiagotan), eta kolpatu egin dituzte beste batzuk. Gerora atera dira argitara Lazioko zaleek zeramatzaten armen irudiak: labanak, mailuak, burdinazko barrak, makil handiak eta abar ikusten dira.

Erromako Laziok dauka, Europa mailan, jarraitzaile talderik faxistenetakoa. Joan den maiatzean bertan, Munichen (Alemania), nazismoarekin lotura zuzena duen garagardotegira joan ziren Lazioko zaleak: Adolf Hitlerrek, bere garaian, bertan aurkeztu zuen proprama politiko nazia. Zabalpen handia izan zuten Lazioko jarraitzaile italiarrei bertan hartutako irudiek, agur eta kantu naziak egiten ageri baitira.

Ertzaintzari soldata %10 igo dio Jaurlaritzak
Hitzarmena berritu dute gobernuak eta Ertzaintzako gehiengo sindikalak, polizien baldintzak hobetuz. 2027an 8.000 agente izatera iritsi nahi dute.