AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Renfeko segurtasun-agente batek gazte bati eraso dio, euskaraz hitz egiteko eskatzean

Tolosako geltokian gertatu da. "Niri ez hitz egin euskaraz" eta "Hau Espainia da" esanez erantzun dio agenteak.

Euskal Herrian Euskarazek (EHE) salatu duenez, Renferen segurtasun-indarrek kide bati eraso diote Tolosako (Gipuzkoa) tren-geltoki batean, agenteetako bati euskaraz hitz egin zezala eskatzeagatik. Atzo eman zuten gertatutakoaren berri: euskaraz egin zezala eskatzean, segurtasun-agenteak lurrera bota zuen gaztea, eta atxikirik izan zuen denbora batez. EHEk berak zabaldu duen argazkian ikus daiteke nola oldartu zitzaion agentea kideari, lurrean botata ikusten baita bera, eta paparretik heltzen dio seguratak.

Gainera, gazteari eraso egitean, "Niri ez hitz egin euskaraz" ("A mí no me hables en euskera") eta "Hau Espainia da" ("Esto es España") esanez erantzun zuen agenteak.

Pertsona bat hil da Lanbideren Zallako bulegoan, bihotzekoak jota
Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kentzeko mehatxua egin ostean izan zuen bihotzekoa gizonak. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du pobreziak eta kriminalizazioak hil egiten dutela.