AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Renneseko espetxera aldatu dute Itziar Moreno preso politikoa

2011n atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten gero. Gaur egun, Alaitz Areitio eta Alaitz Aramendi preso politikoak ere Rennesen dituzte preso.

Lekualdatu egin dute Itziar Moreno preso politikoa, Roannetik Renneseko espetxera (Bretainia), Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Orain, Euskal Herritik 800 kilometrora dago. Frantziako Poliziak 2011. urteko apirilean atxilotu zuen bilbotarra, beste kide batekin batera.

2013. urtean, gose greba egin zuen Muret Seysses espetxean, kartzelazainen jarrera salatzeko. 2016. urtean ere egin zuen beste gose greba bat, Parisko Fresnesen, bakartuta zutelako. Urte bereko irailean ezarri zioten 15 urteko kartzela zigorra -ez zuen auzi saioetan parte hartu-. Gaur egun, Rennesen preso dituzte Alaitz Areitio eta Alaitz Aramendi preso politikoak ere.

Abenduaren 30ean, Villenako (Alacant) presondegitik, Villabonakora (Asturias) mugitu zuten Joseba Arregi Fiti preso politikoa.

Gaur Berria-k jakinarazi duenez, bestalde, otsailaren 11n askatuko dituzte Arantza Zulueta eta Jon Enparantza preso politikoak. Iazko irailean espetxeratu zituzten biak, 11/13 sumarioan, auzipetuen eta akusazioen akordioaren ondoren. Azaroan, Zulueta Valentziara (Herrialde Katalanak) urrundu zuten, eta Enparantza, Estremerara (Madril).

Langile batek salatu du amiantoaren arriskuak ezkutatu zizkiola Iberdrolak
Elkarretaratzea egin dute Bilbon ASVIAMIE elkarteak deituta, pleurako mesioteloma gaitza duen behargin baten kasua salatzeko. Enpresek ez zuten arriskuez ohartarazi, eta babes neurririk ere ez zioten jarri eskuragarri. Iaz, gutxienez 30 langile hil zituzten amiantoaren eraginez.