AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sabadellgo L'Obrera zentro sozialaren hustea geratu dute

Atzo goizean, zentro soziala defendatzea eta desalojoa bertan behera gelditzea lortu zuten ehunka lagunek.

Azaroaren 6rako, atzorako, zegoen ezarrita Sabadellgo (Bartzelona, Katalunia) L'Obrera zentro sozialaren hustea. Hala, Langile Kontrolpeko Espazioko kideek hainbat ekimen antolatu zituzten azken egunetarako (hitzaldiak, musika emanaldiak eta abar), eta gunearen defentsa antolatzeko deialdi batekin biribildu zuten egitaraua igande gauean.

Zentro sozialaren defentsan, hainbat eta hainbat lagunek igaro zuten zentroan igandetik astelehenerako gaua, eta, astelehenean, 06:00etarako, prest zegoen espazioaren babesa: espazioaren kanpoaldean jarri eta sarrera babestu zuen jende andanak, desalojoa gelditzen saiatzeko. Langile klasearen espazioak defenda ditzagun lelopean, goiz osoan zehar defendatu eta bermatu zuten zentro soziala ehunka pertsonak.

Hala, defentsa horren bidez, hustea bertan behera geratzea lortu zuten: ez segizio judiziala ez Polizia ez ziren L'Obrerara bertaratu atzo goizean, eta martxan jarraituko du Langile Kontrolpeko Espazioak.

CDRetako hamabi kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean
2019ko irailean hasi zen haien kontrako operazioa, ustez, '`Procés'-eko sententziaren eta 2017ko erreferendumaren urteurrenaren harira. "Talde terrorista bateko kide izatea" eta lehergailuak izatea leporatzen diete.