AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Saioa Sanchez euskal preso politikoa Nantesko kartzelara lekualdatu dute

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak asteazkenean jakinarazi zuenez, Saioa Sanchez euskal preso politikoa Rennesko kartzelatik Nanteskora tokialdatu dute.

Rennesko espetxetik Nanteskora mugitu dute Saioa Sanchez Berango euskal preso politikoa. Euskal Herritik 801 kilometrora dago Rennesko kartzela; Nanteskoa, aldiz, 703 kilometrora.

AAEAMek adierazi duenez, Sanchezen haurdunaldia da lekualdatze honen zergatia, lanak egiten ari baitira Rennesko kartzelan amentzat egokitutako dibisioan. Lan horiek amaitzean, Rennesko kartzelara lekualdatuko dute berriz.

Iratxe Sorzabalen aurkako laugarren euroagindu eskaera aztertu dute
Espainiako justiziak eskatuta, Iratxe Sorzabalen aurkako euroagindu eskaera aztergai izan zuten atzo Parisko Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberan. Preso politikoaren aurkako hirugarren euroagindu eskaera da, atxiloaldian torturak pairatu zituela frogatutzat jo duten arren.