AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Salatu dute bi neska bortxatu dituela beren aitak, Gasteizen

Adin txikikoak dira bi emakumeak, eta beren amak salatu ditu erasoak; dirudienez, modu jarraituan egin die eraso gizonak.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume batek salatu du bere bi alabak bortxatu dituela euren aitak, Gasteizen (Araba). Amak azaldu du modu jarraituan eraso diela neskei bere senar ohiak, eta salaketa bat jarri du. Gertatutakoa ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa.

Bestalde, joan den asteburuan izan zen beste bortxaketa baten berri eman dute aste honetan: adin txikiko mutil batek egin zion eraso neska bati, Donostian (Gipuzkoa).

Europar Batasunak enpresen ekoizpenean esku hartu ahal izango du larrialdi egoeretan
"Krisi egoera berezietan ezohiko botereak bereganatzea" ahalbidetuko dioten arauak onartu ditu Europar Batzordeak. Lege berriak "pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen garraioari mugak ezartzea" ere baimentzen du.