AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Salatu dute Telepizzak ez dituela langileak babesteko gutxieneko neurriak betetzen

Teleppizak martxan du etxez etxeko banaketa zerbitzua, baina "ez ditu bermatu prebentziorako gutxieneko neurriak, ez eta enpresak berak ezarritako protokolo propioa ere". Bi enplegu erregulazio txosten aurkeztu ditu enpresak, "ezinbesteko kausekin" lotuta bata, eta "arazo ekonomikoak" argudiatuta, bestea.

Aste honetan sartu da indarrean Espainiako Gobernuaren dekretu berria, "funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoaren" etetea ezartzeko, izatez. Hala ere lantoki ugari dira martxan jarraitzen dutenak, tartean, Telepizza enpresa. Dendak itxita egon arren, etxez etxeko banaketak bere horretan segitzen du.

Telepizzak ez ditu langileak babesteko eta prebentziorako gutxieneko neurriak betetzen, ELA, CGT eta CIG sindikatuek jakinarazi dutenez. "Salatzen dugu, orokorrean, ez direla bermatu prebentziorako gutxieneko neurriak, ez eta enpresak berak ezarritako protokolo propioa ere", diote.

Alarma egoera hasi bezain pronto Telepizzak "kutsatzeko arriskuan jartzen dituela langileak eta bezeroak, pandemia etekina ateratzeko baliatzeko".jakinarazi zuten Bizkaiko langileek

Bi erregulazio dosier abian

Gainera, sindikatuek gogorarazi dute Telepizzak bi Aldi Baterako Enplegu Erregulazio txosten ezarri dituela. Dendetan jarduten duten beharginei eragiten die dosierretako batek, "ezinbesteko kausekin" lotuta. Bigarrenak, aldiz, etxez etxeko banaketan aritzen direnei eragiten die, eta "arrazoi ekonomikoak" argudiatuta aurkeztu du enpresak.

UIBk medikuntzako eta erizaintzako ikasleen praktiken "baldintza negargarriak" salatu ditu larrialdi egoeran
Boluntario lanetan jarduten duten ikasleen lan baldintza prekarioen berri eman du Unibertsitateko Indar Batasunak. Salatu du zenbait ikasle kontraturik gabe ari direla lanean, eta beste asko, hilabeteko kontratuarekin eta gutxieneko soldata kobratzen. Babes neurrien urraketa ugariak ere aipatu dituzte, baita ordutegien zehaztapen falta eta informazio falta orokortua ere. Gobernuak krisiaren testuingurua "baldintza miserableak onartuarazteko" baliatu duela diote UIBko kideek, eta horren aurrean, hainbat aldarrikapen egin dituzte.