AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Salbuespen egoeraren ondorioak jasaten ari direnen testigantzak bilduko dituzte hainbat eragilek

Hainbat eragilek abiatu dituzte koronabirusak eragin duen krisialdiaren berehalako ondorioak sufritzen ari direnen testigantzak biltzeko dinamikak, salaketa nahiz hausnarketa helburu hartuta. Besteak beste, lan-arloari, etxebizitzari, indarkeria matxistari edota kontrol sozialari lotuta, salbuespen egoerak kolpatutakoen bizipenak jasotzea da asmoa.

Covid-19 birusaren hedapenak mundu mailako krisialdia sortu du, eta gurean ere badira aste batzuk salbuespen egoera indarrean sartu zenetik. Alarma egoerak askotariko ondorioei egin die bide; hala nola, lan-arloan (kaleratzeak, lanaldi murrizketak edota langileen babeserako neurrien urraketa), etxebizitzaren arloan (alokairuak ordaintzeko ezintasuna), indarkeria matxistaren arloan, kontrol sozialaren arloan (isunak nahiz atxiloketak), eta abar.

Hala, krisialdi honen ondorio berehalakoak jasaten eta bizitzen ari direnen testigantzak jasotzeko kanpainak jarri dituzte martxan Euskal Herriko hainbat eragilek, tokian toki.

Esaterako, Tolosaldeko (Gipuzkoa) Gerizpe Emakume Langileon Defentsa Taldeak, Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa gaztetxeak, Donostiako (Gipuzkoa) M1 Langileontzat plataformak, Laudioko Gaztetxeak (Araba), Bergarako (Gipuzkoa) Lubaki Langile Elkartasun Sareak, Zarauzko (Gipuzkoa) Danda gazte asanbladak, Zumaiako (Gipuzkoa) Iparra taldeak edota Azpeitiko (Gipuzkoa) Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistak, Ondarruko Gaztetxeak (Bizkaia), Lekeitioko Gaztetxeak (Bizkaia), edota Irungo (Gipuzkoa) Erlaitzek martxan dituzte testigantzak biltzeko eta krisialdiak gehien kolpatutakoei ahotsa emateko dinamikak, salaketari zein hausnerketei bide eman asmoz.

AUTODEFENTSA ETA BALIABIDEAK

Bestalde, zehazki lan-arloari dagokionean, informazioa eta baliabideak eskuragarri jartzeko kanpainak abiatu dituzte hainbat autodefentsa sarek; tartean, Goierriko (Gipuzkoa) Bategin Autodefentsa Laboraleko Sareak, Durangaldeko (Bizkaia) Beharginon Autodefentsa Sareak, Bilboko (Bizkaia) Langile Autodefentsa Sareak, edota Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak.

Aurreko asteazkenean berrabiatu zuen ekoizpena Tubacex enpresak eta hurrengo astean egingo dute Michelin eta Sidenor enpresek
Iragan asteazkenean itzuli ziren lanera Aiaraldeko Tubacex enpresako langileak. Michelin eta Sidenor enpresak izango dira, aldiz, hilaren 14an ekoizpenari berriro ekingo diotenak. Michelinen kasuan, Hego Euskal Herrian dituen bi lantegiak irekiko ditu berriz; 3.800 langile daude lan erregulazioan martxoaren erdialdetik. Sidenorrek, bestalde, martxoaren 30ean jarduna eten bazuen ere, berriro martxan jarriko ditu Hego Euskal Herrian dituen hiru lantokiak.