AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

SAPA armagintza-enpresa markatu dute Andoainen

'Gerraren negozioari ez!' idatzi dute bart enpresako horma batean, eta urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean mobilizatzera deitu dute, gerra-mehatxuaren eta faxismoaren aurka.

Defentsa antiaereorako sistemak, misilak eta arma arinak ekoizten ditu SAPA Placencia enpresak, besteak beste, eta gerraren kontura negozioa egiten duen euskal enpresa nagusietako bat da. Larriagotzen ari den gerra-mehatxuaren kontra, eta gerraren negozioari ezetz esateko, konpainia hori seinalatu dute bart Andoaingo (Gipuzkoa) bere egoitzan: Gerraren negozioari ez! idatzi dute handiz enpresako paretetako batean.

Agenda belizistaren nahiz faxismoaren gorakadaren kontra, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mobilizazio-deialdi bat egin du urtarrilaren 25erako. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) izango dira manifestazioak. SAPA markatzeko protesta-ekintzaren bidez, manifestazio horietara batzera deitu nahi izan dute.

Urtarrilaren 25eko mobilizazioen hitzorduak zehaztu ditu GKSk
Agenda belizistaren eta faxismoaren gorakadaren aurkako manifestazioak Bilboko Jesusen Bihotzetik eta Iruñeko Gaztelu Plazatik hasiko dira, 18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.