AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sara Majarenas eta haren alabaren erasotzailea libre utzi du Valentziako Auzitegiak

Fiskaltzak espetxean sartzeko eskatu zuen arren, ihes egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta, Valentziako Auzitegiak erabaki du kalean jarraituko duela Sara Majarenas eta haren alabaren erasotzailea.


Herenegun, akusazio partikularrak eta fiskaltzak erasotzailea badaezpadako espetxealdian sartzeko eskatu zuten, baina Valentziako Auzitegiak, ihes egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta, kalean jarraitzea erabaki du. EAEn sartzeko debekua, bi kilometroko urruntze agindua eta eskumuturreko telematikoa ezarri zizkioten erasotzaileari, azken horrek hiru aldiz huts egin duen arren. Majarenasen senideek adierazi zuten “beldurra bikoitza dela; libre dagoen hiltzailearena, eta Espainiako justiziarena”.

Erasotzailearentzat 30 urteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak, eta akusazio partikularrak bat egin du eskaerarekin.

Jasandako errepresioa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Galdakaoko Gaztetxeko kideek
“Gaztetxea defendatzearen ondorio argiak” zein diren azaldu dute Galdakaoko Gaztetxeko kideek: sei kide identifikatu dituzte azken hilabete eta erdian. Deklaratzera deitu dituzte horietako lau, eta beste hiruri, usurpazio delitua egotzi diete. Hori guztia salatzeko eta auziperatuei babesa adierazteko, elkarretaratzea deitu dute ekainaren 19rako.