AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Segurtasunerako material falta salatu dute osasun arloko langileek

Euskal Herriko osasun zentro ezberdinetako erizain, mediku, zaindari eta bestelako langileek haien segurtasuna bermatzeko materiala falta dela salatu dute. Atzo hil zen osasungintzako lehen langilea Euskal Herrian, Basurtoko Ospitalean.

Eskularruak, maskarak, mantalak... Arrisku biologikoak presente egonik, osasun arloko langileek segurtasuna bermatzeko material ugari behar izaten dute haien lanpostuetan, ezin baitute artatuak izaten ari diren pertsonekin bi metroko distantzia mantendu. Covid-19 birusaren hedapen bizkorrak material hori azkar amaitzea ekarri du, eta langileek zein sindikatuek salatu dute baliabide horien faltan are larriagoa dela osasun zentroetan bizi duten arriskua.

Erizain bat eraila

Covid-19 birusaren kutsatzeak ustekabean harrapatu ditu Europa eta bertako osasun-sistema. Ander Goiatxek GEDAR LANGILE KAZETAn argitaratutako artikuluan azaldu zuenez, prebentziorako eta birusaren hedapena geldotzeko hartutako neurriek ez dute kutsatzea geratu, tartean, lantokietako ekoizpenarekin jarraitu izana medio.

Osasun-sistema kolapsatu egin da, eta ospitale eta osasun-zentro ezberdinetako langileen segurtasuna ere arriskuan da une honetan. Atzo, martxoak 19, 52 urteko erizain bat hil zen Basurtoko Ospitalean (Bizkaia), koronabirusak jota.

"Ezkutuko salbuespen egoeraren" aurkako salaketa kanpaina politikoa abiatu du GKSk
Gazte Koordinadora Sozialistak jopuntuan jarri du berriz burgesiak, Covid-19aren hedapenak sortutako "osasun-krisialdia baliatuta", abiatu duen "ofentsiba ekonomiko eta politikoa". Alarma egoera baino, "ezkutuko salbuespen egoera" bizi dugula salatu dute GKSko kideek, eta salaketa kanpaina politikoari ekin dio jada, proletalgoaren antolakuntza aldarrikatzearekin batera.