AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sei lagun epaitzen hasi dira, Aroztegiko proiektuaren aurka egiteagatik

Lekarozko proiektuko lanak gelditzeko mobilizazioen harira, derrigortze delitua egozten diete sei akusatuei. Gaur hasi dira deklaratzen Nafarroako Auzitegi Nagusian.

Aroztegiaren aurkako ekintzetan parte hartu zuten sei lagunen aurkako epaiketa hasi da gaur goizean Nafarroako Auzitegian. Proiektu urbanistikoaren aurkako kanpaldi baten harira inputatu zituzten, eta derrigortze delitu bat leporatzen diete, lanak gelditzeko egindako ekintzengatik.

Aroztegia jauregiaren inguruko proiektu urbanistikoa aspaldikoa den arren, iazko apirilean hasi zituzten lanak Lekarozen (Nafarroa). Aroztegia SM enpresak luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gune bat eta golf zelai bat eraiki nahi ditu han, eta proiektuaren aurka agertu izan dira inguruko zenbait biztanle. 11 eguneko kanpaldi bat egin zuten lanak hasi bezain pronto, eta gaur ekin diote horietan parte hartu zuten sei lagunen aurkako epaiketari.

Aroztak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute auzitegiaren atarian, inputatuei elkartasuna adierazteko.

Bere autoan zela, emakume bati tiro egin dio bikotekideak Sunbillan
Emakumea lanera bidean zihoala egin zion tiro senarrak; errifle bat dauka. Atxilotu dute jada.