AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Selektibitate berriari buruzko informazioa argitara dadila lortu dute ikasleek

Aurreko ostiralean milaka lagun atera ziren kalera, selektibitate berriari buruzko argipenak exijitzeko. Euren haserrea erakutsita eta mobilizatuta, azterketa-eredu berriaren inguruko informazioa eman diezaietela lortu dute ikasleek: urriaren 26a baino lehen jasoko omen dituzte azalpenak.

Batxilergoan mobilizazio-eguna izan zen aurreko ostirala, urriaren 11a: Espainiako Estatuko hamaika lurraldetan egin zuten greba milaka ikaslek, selektibitate-eredu berriari buruzko informazioa exijitzeko. Hego Euskal Herrian ere ikasle andana mobilizatu zen, jasaten ari diren ezjakintasunaren eta ziurgabetasunaren kontra: besteak beste, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin zituen mobilizazioak lau hiriburuetan eta hainbat herritan, Ez jolastu gure etorkizunarekin lelopean.

Eta badirudi fruituak eman dituela ikasleriak erakutsitako haserreak eta egindako protestek: Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Unibertsitate Ministerioak eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) esan dute hilabete honetan argitaratuko dituztela selektibitate berriaren azterketa-eredu guztiak. Argipen horiek urriaren 26a baino lehen emateko konpromisoa hartu dute agintaritzek.

Bi langile hil dira, Leotzen eta Loiun
Telefono-poste batetik amildu da behargin bat Leotzen, eta teilatu batetik jausi da beste langile bat Loiun. Aurten, gutxienez 47 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.