AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Selektibitatearen kontra protesta egin du IAk

Iruñean, Ibaetan, Gasteizen, Leioan eta Eibarren izan dira unibertsitatera sartzeko azterketa-frogaren aurkako protestak, joan den asteartean nahiz gaur. IAko kideek salatu dute "ikasleon osasun mentala kaltetzen duen, lehiakortasunean hezten gaituen eta filtro sozial gisa funtzionatzen duen ebaluazio sistema" bat dela selektibitatea.

Ikasturte honetan ere selektibitatearen kontra protesta egitera deitu du Ikasle Abertzaleakek, maiatzean jakinarazi zuenez. Unibertsitatera sartu ahal izateko azterketa-froga hori "filtro sozialerako, curriculuma inposatzeko, indibidualismoa areagotzeko eta, funtsean, hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna" bat dela salatu zuen, eta mobilizatzera deitu zuen Hego Euskal Herrian.

Selektibitateari ez! lelopean, aurreko asteartean Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegi Plazan izan zen elkarretaratze bat. Gaur goizean, beste lau campusetan egin dute protesta ikasleek: Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) Aulariopean, Gasteizko (Araba) Farmazia Fakultatearen atzeko aldean, Leioako (Bizkaia) Mikel Laboa plazan eta Eibarko (Gipuzkoa) Ingeniaritza Eskolan. Ezetz esan diote, hala, "ikasleon osasun mentala kaltetzen duen, lehiakortasunean hezten gaituen eta filtro sozial gisa funtzionatzen duen ebaluazio sistemari".

Gutxienez bost eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan Gasteizen eta Legorretan
Hiru emakumeri eraso diete euren bikotekideek Legorretan eta Gasteizen. Bestalde, bi sexu-erasoren berri eman dute Arabako hiriburuan: 11 urteko haur bati egin dio eraso gizon batek, eta beste emakume bati beste gizon batek.