AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sephora enpresako langileek greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioa lortzeko

Iruñeko Sephora kosmetika enpresako emakume langileek greba mugagabea abiatu dute gaur. Egunean bitan egingo dituzte elkarretaratzeak, Carlos III etorbidean.

Kosmetika enpresak hitzarmen propioa negoziatzeko aukera itxi ostean dator greba deialdia Iruñean (Nafarroa). Izan ere, Sephorako emakume langileek ez dute berezko lan hitzarmenik.

ELA sindikatuak adierazi bezala, greba mugagabea izango da gaurtik aurrera, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan. Lanuzteek iraun bitartean, langileek elkarretaratzeak egingo dituzte egunean bitan, denda aurrean. 12:00etan eta 17:00etan bilduko dira, Iruñeko Carlos III etorbidean.

Herri Unibertsitate lokalen egitarauak aurkeztu ditu ikasle mugimenduak
Gasteizko eta Donostiako campusetan otsailaren 17tik 19ra bitartean izango dira aurtengo Herri Unibertsitateak; Leioako, Bilboko eta Iruñeko campusetan, otsailaren 18 eta 20 artean; eta Eibarren, 19tik 20ra bitartean. Egun horietan zehar, Hego Euskal Herriko ikasleriak hamaika hitzaldi, tailer eta jarduera izango ditu eskuragarri.