AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sephorak bi langile kaleratu ditu jardun sindikalagatik

Ordezkari sindikalak dira kaleratutako langileak, eta aurretik ere oztopatu eta zigortu zuen haien jarduna enpresak. Eskubide urraketen aurrean "borrokan jarraituko" dutela adierazi dute langileek.

Urtebete baino gehiago igaro da Iruñeko (Nafarroa) Sephoran lan-gatazka hasi zenetik, eta aldaketa gutxi izan dira ordutik: enpresak ez du oraindik negoziatzeko asmorik erakutsi, ezta langileen eskaerei so egin ere.

Hori ez ezik, langileen jardun sindikala oztopatzeko saiakera anitz egin ditu Sephorak: bi ordezkari sindikalak auzipetu zituen langileek martxan jarritako lanuzteak legez kanpokoak zirela argudiatuz, enpresaren lan-baldintzen inguruko bideo bat argitaratzeagatik soldatari eta lan-baldintzei lotutako zigorrak aplikatu zizkien urtarrilean eta, oraingoan, ELA sindikatuko bi ordezkari kaleratu ditu.

Kaleratze diziplinarioak ezarri dizkiete biei, eta enpresak argudio modura erabili du langileek greba mugagabeari eustea eta enpresari kalteak eragitea irudiari eta irabaziei dagokienez. Lan sindikala egiteko eskubidearen eta greba eskubidearen ukazio bezala ulertu dituzte kaleratze horiek beharginek, eta "borrokan jarraituko" dutela esan dute, kaleratzeek ez dutelako "gatazka ixten".

"Eremu judizialera" bideratuko dute gertatutakoa, eskubideen urraketei aurre egiteko, haien lan-baldintzak hobetzeko eta kaleratutako langileak berriz har ditzaten.

Mediamarkt enpresak hiru langile kaleratu ditu Donostiako Garbera merkatalgunean
Martxoaren 3an une batetik bestera jakinarazi zieten lanpostua galduko zutela. Hiru beharginek hainbat urtez eta zigorrik jaso gabe egin dute lan bertan, baina enpresaren iritziz, “ez dute profila betetzen”.