AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sestaoko metro geltokian eraso dio emakume bati gizon batek, lanean ari zela

Nasetako batean ari zen garbiketa lanetan emakumea, eta orduan eraso zion gizonak. Ukituak egin zizkion eta prakak jaitsi zituen.

Larunbat gauean emakume bati eraso zion gizon batek Sestaoko (Bizkaia) metro geltokian. Garbiketa lanetan jarduten du emakumeak, eta horretan ari zen, hain justu, nasetako batean. Orduan jo zuen harengana gizon batek, 23:00ak aldera: haren atzetik ibili zen, segika, eta ihes egiten saiatu zen emakumea. Ordu erdi inguruz izan zuen jarraika erasotzailea, eta ukituak egin zizkion. Prakak ere jaitsi zituen une batean.

Azkenean, gela batean babestea lortu zuen emakumeak, eta laguntza eske hots egin zuen. Atxilo eraman zuten gizona.

Hiru neska adingabe sexualki esplotatu dituzte sei gizonek Nafarroan, eta haietaz abusatu dute
Aurreko astean atxilotu zituzten sei gizon Nafarroan, eta bi delitu leporatzen dizkiete: adingabeak prostituitzea eta 16 urtetik beherakoez abusatzea.