AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sestaoko Txirbilenea ere desalojo arriskuan

Txirbilenea edozein unetan husteko agindua eman du Sestaoko Udalak, eta kale gorrian gera daitezke bertan bizi diren hamasei pertsonak.

Sestaon (Bizkaia) duela hamahiru urte birjabetu zuten bere garaian Bizkaiko Labe Garaien (AHV, gazteleraz) ikastun-eskola zena, Txirbilenea Kulturgune bilakatzeko. Denbora honetan guztian, askotariko proiektu eta dinamika kolektiboak antolatzea ahalbidetu du espazioak. Une honetan, gainera, bertan bizi dira bizitoki-alternatibarik ez daukaten hamasei pertsona migrante.

Eraikina "bizigarria" ez dela eta bertan lan batzuk egitea beharrezkoa dela argudiatuta, Txirbilenea desalojatu nahi du Sestaoko Udalak (EAJ eta PSE-EE). Hala, espazioa edozein unetan husteko agindua eman du, eta arrisku bizian dago. Horrekin batera, beraz, kale gorrian gelditzeko arriskuan daude bertan bizi diren emakume langileak eta euren senideak.

Udalak erabilitako aitzakiaren aurrean, proposamen bat egin du Txirbilenea Kulturguneak: udal gobernuak martxan jarri nahi dituen obrak egitea, baina espazioa hustu gabe eta bertako kideek tokian jarraituta. Oraingoz, ez dago erantzun zehatzik. Kulturguneko kideek salatu dute, gainera, "administrazio-prozedurak" urratuta hustu nahi duela espazioa udalak.

Valentziara materiala bidaltzeko bilketak, Euskal Herriko hainbat Gaztetxetan
Gaztetxe eta Gazte Asanblada ugarik antolatu dituzte oinarrizko materialen bilketak, gero Valentziara bidali ahal izateko. Hona hemen hitzorduetako batzuk.