AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-eraso bat leporatuta atxilotu dute gizonezko bat Erandion

Duela egun batzuk, beste gizonezko bat atxilotu zuten Nafarroan, hilabetearen hasieran emakume bati oldartu eta ukituak egiteagatik.

Atzo, hilak 24, gizonezko bat eraman zuten atxilo Erandion (Bizkaia). Hainbat hedabidek azaldu dutenez, sexu-eraso bat egitea egozten diote. Oraingoz ez dute informazio gehiagorik eman.

Bestalde, zenbait komunikabidek astelehenean eman zuten hilabetearen hasieran Nafarroan jazotako eraso baten berri. Gizonezko batek etxera iristear zen emakume bati egin zion eraso; oldartu eta ukituak egin zizkion. 20 urte ditu erasotzaileak, eta Burlatakoa (Nafarroa) da.

Langile bat eraila Iruran, plataforma batetik erorita
Zazpi metroko eroria egin ondotik zendu da behargina, Laskibar industriagunean, soldatapean margoketa lanak egiten ari zenean.