AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-erasoa egin diote autobus-zerbitzuko emakume langile bati Iruñean

TTC enpresako langileek protesta egin zuten atzo, martxoaren 22an Billabesa autobus-zerbitzuko gidari batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. "Protokolo eraginkorren" beharra eta langileen aurkako erasoen gorakada azpimarratu zituzten, besteak beste.

Martxoaren 22an gertatu zen sexu-erasoa, Iruñean (Nafarroa), Billabesa autobus-zerbitzuko 16. linean. Gizonezko batek, azken bidaia zela baliatuta, eraso egin zion gidariari. TTC enpresako berdintasun batzordeak atzoko elkarretaratzean azpimarratu zuenez, sexu-eraso gisa jasotzeko eta zigortzeko kasu bat izan da. Erasotua izan zen emakume langileak salaketa bat jarri du, eta langileek salatu zuten azkenaldian gora egin dutela haien aurkako erasoek.

"Protokolo eraginkorrak" aplikatzeko beharra ere nabarmendu zuten, erasoei aurre egiteko baliabide eskasia dela-eta. Adibidez, azaldu zuten izu-botoiak ez zuela funtzionatu erasoa izan zen unean, eta ez dituztela egokitu langileek aspalditik eskatzen dituzten manparak erasoetatik babesteko.

Langileen esanetan, aisialdi-ohituren aldaketek eragin dute, gaur egun, lineetako azken bidaietan jasatea lehen goizaldean izaten ziren erasoak, gidarien zaurgarritasunaz baliatuta. Hala, TTC enpresari erasoen aurkako protokoloa eguneratzeko eskatu diote.

Nafarroako hezkuntzako garbitzaileak gobernuak ezarritako %100eko gutxieneko zerbitzuen aurka mobilizatu dira
Nafarroako garbitzaileek greba eginen dute apirilaren 13tik 16ra, haien eskakizunak jasoko dituen hitzarmen berri baten alde. Nafarroako Gobernuak greba oztopatzeko %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean, eta protestarekin bat egin dute Ikasle Abertzaleakeko eta Itaiako kideek.