AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sexu-erasoa egin diote emakume bati Hazparnen

Konorterik gabe aurkitu zuten lagunek larunbat goizaldean. Aurreko asteartean, bestalde, Irunen beste emakume bati eraso ziotela jakinarazi dute.

Joan den asteburuan, sexu-erasoa egin diote emakume gazte bati Hazparnen (Lapurdi). Itxura denez, erasoaren ondoren, bere lagunek aurkitu zuten: konorterik gabe zegoen kalean topatu zutenean, goizeko 06:30ak aldera. Lagunak galdu zituenetik ordura arte gertatutakoa ikertzen ari omen dira oraindik.

Irunen (Gipuzkoa), aurreko astean izandako beste eraso baten berri ere eman dute oraintsu. Aurreko asteartean gertatu zen, 21:30ak aldera, taberna bateko terrazan: emakume bati ukituak egin zizkion 21 urteko gizonezko batek, eserita zegoela.

Egindakoa aurpegiratu zion erasotzaileari tabernako langileetako batek, eta horren aurrean ere oldarkor erantzun zuen berak. Izan ere, behargina iraindu zuen trans pertsona bat izateagatik, eta txistua bota zion.

Greba mugagabera deitu dute AƱorgako Cementos Rezolan
Zuzendaritzak abiatutako "deskarbonizazio-prozesua" aitzakitzat hartuta, 56 langile daude arriskuan. Nagusiki klinkerraren ekoizpenaz arduratzen dira behargin horiek, eta lanuzteak egingo dituzte ekainaren 28tik aurrera.